Mantenu gastua

Jarduera ekonomikoei dagokienez, kengarritzat hartzen da jardueraren barruan zergadunak egiten duen mantenu gastua, jatetxe etan eta ostalaritzan egiten den eta ordainbide elektronikoz ordaintzen den gastua denean, betiere zergaren erregelamenduan langileen mantenu gastu arruntetarako dieta eta esleipenen muga kuantitatiboen barruan

3/2019 Foru Araua:
Hiru. 27. artikuluari 11. erregela berezia gehi tzen zaio, honela dioena:

Etekin garbia zuzeneko zenbatespenean zehazteko garaian, gastu kengarritzat joko dira zergadunak jarduera ekonomikoaren garapenean izandako mantenu-gastuak, jatetxe edo ostalaritza establezimenduetan sortzen eta bitarteko elektronikoen bidez ordaintzen direnean, betiere langileen mantenu gastu arruntetarako erregelamenduz ezarrita dauden dieta eta esleipenen muga kuantitatiboen barruan.





 
Contact